Edukira joan

Ostatua (Sophie Calleren obra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostatua (Sophie Calleren obra)
Ostatua, 47 Logela (1981), beheko atalean, ezkerretik eskuinera sailkatuta: maleta bat irekita, ohea egin gabe, apurtutako postal baten zatiak berrantolatuta, ohe oinaldean oinetako bakarti bat, hiru oinetako pare jostailu batzuekin, armairu bat irekita, komuna, maletak sarreran antolatuta eta hustutako puxika bat mahai batetik eskegita
Jatorria
Sortzailea(k)Sophie Calle
Ezaugarriak

Ostatua (1981) Sophie Calle frantziar artistak idatzitako egunerokoarekin batera aurkeztutako argazki serie bat da, 12 logelen garbiketaz arduratzeko eskatu ziotenean Veneziako ostatu batean.

Hiru hilabete eman zituen garbiketa lanetan Sophie Callek Veneziako ostatu batean. Tarte horretan, inbentarioak egiten eta argazkiak ateratzen zituen gonbidatuen gauzei. “[…] espazioak eta instalazioak nola erabili ziren trazuak idazten”.[1] Eguneroko honetan, Callek logelan aurkitutako ezaugarri orokorrei erreparatzen zien, batez ere, objektuei: hala nola korrespondentziak, nortasun-agiriak, liburuak, aldizkariak, besteak beste.

Eguneroko sarrerekin batera, artistak zazpi eta bederatzi arteko argazkiak antolatu zituen, ostatuko logeletatik erakutsitako espazioak eta objektuak. Azken paragrafo honetan, Calleri argazkigintza eta testua erremintak bezala erabiltzera eraman zioten existentziaren ebidentziak; publikoaren eta pribatuaren arteko tentsioak ikusgai egiteko; axolagabetasuna eta desira; eta ikuslea eta ikusia zena. Modu honetan, Ostatua, berriz ere, Calleren gaitasun ia detektibea erakusten du, arrotzen bizitza pribatua jarraitzeko eta ikertzeko. Bere erakusketa-formatuan, banaka erakusten dira logela bakoitza, diptiko forman; alde batetik, goiko aldean, Calleren testu deskriptiboak (oheburukoen argazkiez lagunduta), eta, bestetik, beheko atalean sailkatuta, logelako argazkiak zuri-beltzean.

Calleren kontzeptualismoa eta eguneroko bizitzaren ikerlana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Callek proposamen izendatua jarraitzen du obra osoan zehar.[2] Ostatuaren kasuan, Callek egunerokoaren hitzaurrean performancea serie hau ekoiztera eraman zuela adierazten du, bere ikerlanerako joko-arauak hitzartzen:

“Nire zereginetan zehar, gonbidatuen gauza pertsonalak aztertzen nituen, eta niretzako ezezagunak ziren bizitzen xehetasunak ikusten. Ostiralean, martxoaren 6an, nire lana amaitu zen”.[3]

Printzipioz, Callek ez zeukan, testualki, kontzeptu bat jarraitzerik, eguneroko bizitzaren ikerlanaren bitartez, publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomiaren deuseztapena nabarmendu zen. Ostatuaren espazio iragankorra eta bere portaera-patroiak[1] erregistratzen ditu artxibo-funtzioa ere balio duen eguneroko batean. Argazkiek objektu ezberdinen iruzkinak erakusten dute, hautaketa eta sailkapen ekitaldi batean logela bakoitzarentzat. Modu honetan, Callek aztertze eta ikertze metodoak erabiltzen ditu, landa-lanari eta antropologia propioari dagozkionak. Bere burua testuinguru sozialean sartzen du kontu handiz.[4] Michael Sheringham dioenez, argazki hauen lengoai bisuala auzitegi-argazkigintzatik hurbil daude: “Weegee bezalako argazkilari batek egindako krimen eszenen antza dute”.[1] Nahiz eta hori horrela izan, Callek giza interakzioaren fazeta intimotik aurrera, antropologiaren ikerketa propioa nabarmentzen du: landa-lana eta parte hartzailearen ikuspena.[5] Artistak, bere idatzian, objektu ikusien harremana erregistratzen du, sarrera bakoitzean, bere zentzuak eta lehentasunak nabarmentzen dituelarik, baieztapen honen antzera: “Ikusi baino ez dut egiten. Asper-asper eginda nago jadanik”.[4] Bestalde, Callek ez du agenteen testuingurua ikuspen ia zientifikoa lantzen soilik, baita berari buruzko eta mundu miresgarriko alderdietan murgiltzen dela ere.[5] Era berean, artistak berak aipatzen duenez: “Ez zait egia axola; artea, estiloa, idazkera eta horma okupatzeko ekintzak axola zaizkit.[4]

Publikoaren eta pribatuaren arteko mugak lausotzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Callek, dikotomia hausten duen sakontasun honen formari ulertzeko, bertako testuingurua kontuan hartu behar da: ostatu baten logela. Orduan, logela aldi baterako etxe batean bihurtzen da, non gonbidatuak anfitrioi kontsideratzen diren.[6] Mucama (Callek interpretatutako pertsonaia) arrotz batean bihurtzen da.[2] Mucamak, nahiz eta giltzak izan, leku pribatuan dago. Horrela, intentzio txarrak dituen batek, ezin izango du logelan sartu.[6] Honen ondorioz, eta egun batzuk pasa eta gero, artistak ezin izan zuen logelara sartu kartel bat jarrita zegoelako. Honela zioen kartelak: “Ez eragotzi”, eta, azkenean, garbiketa egitera sartu zenean, ohearen aurrean egon behar zuen ispilua armairuan aurkitu zuen. Kasu honetan, Callek ez du bakarrik objektuen artean usaintzen, baizik eta erabili ere egiten du: “Perfumea jarri, makillaje apur bat, gela garbitu eta alde egin”. Mucama baten itxaropenarekin eta performance sozialarekin ere hausten du.[2] Argazki hauetatik gonbidatuen arropak erakusten dira, baita barruko arropak ere.[6] Karin Wagnerrek dioen bezala: “Barruko arropa gorputzetik hurbilen dagoena da, bigarren azala izatea bezala da eta, hauek kentzean, gorputzen zirrara gordetzen da”.[6] Gainera, lengoai bisualaren argazki erreportajea eta antzekoa den krimen eszena bat egiten dutenean, are bortitzagoa egingo dute ekintza. Calleren ustez, objektuen zenbaketan eta voyeurismoan bihurtzen dira gonbidatuak; are gehiago kontuan hartzen badugu, argazki horiek, noizbehinka, izaten dituztela ikusle eta irakurleekin partekatzeko aukera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Sheringham, Michael. (2006-12-01). «Checking Out: The Investigation of the Everyday in Sophie Calle's L’Hôtel» Contemporary French and Francophone Studies 10 (4): 415–424.  doi:10.1080/17409290601040437. ISSN 1740-9292. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  2. a b c Hand, Janet. (2005-10). «Sophie Calle’s art of following and seduction» cultural geographies 12 (4): 463–484.  doi:10.1191/1474474005eu344oa. ISSN 1474-4740. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. Hand, Janet. (2005-10). «Sophie Calle’s art of following and seduction» cultural geographies 12 (4): 463–484.  doi:10.1191/1474474005eu344oa. ISSN 1474-4740. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  4. a b c (Ingelesez) Grossman, Alyssa. (2018-08-01). «Stealing Sophie Calle» Suomen Antropologi: Journal of the Finnish Anthropological Society 43 (1): 28–35.  doi:10.30676/jfas.v43i1.74069. ISSN 1799-8972. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  5. a b Chadwick, Whitney. “Three Artists/ Three Women: Orlan, Annette Messager and Sophie Calle”. Sites: The Journal of Twentieth-Century 4, 1 (2000): 111-118
  6. a b c d Wagner, Karin. (2017-12-01). «The Guest and the Intruder» Film International 15 (4): 25–36.  doi:10.1386/fiin.15.4.25_1. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]